parallax background

Euskal dantzak, atzo eta gaur: euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX-XXI. mendeetan zehar

Antolatzaileak:
3 logos UNED Centros Asociados
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Euskal eszenaratzeak kudeaketa perspektibatik ulertu eta analizatu.

1.1. Eszena ulertzeko oinarrizko kontzeptuak: euskal eszenaratzeen ekoizpen estrategiak, antzezpenen komunikazio legeak eta partehartzaileak.

1.2. Eszenaren bost bloke nagusiak egungo euskal dantza tradizionalaren errepertorio katalogatzeko: nork, non, nola, zergatik eta noiz.


2. Zer dira landa giroko euskal ondare eszenikoa (XIX. mendea).

2.1. Komunitateko estamentuak dira ekoizpen eszeniko hauen zergatia: Umezaroa, ezkongabeak eta ezkonduak. Estamentu bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zizelkatzen dituzte eszenaratzeak.

2.2. Bi antzezpen bloke nagusi daude: Pasoko errituak eta gozamen dantzak.

2.3. Estetika neoplatondarra euskal folklorearen ardatz. Komunitate osoak onartu eta ulertzen duen kodea da estetika hau. Honek eskaintzen dituen joko eszenikoak: Korapilo dantzak, Esposizio Dantzak, Ezkutaketa jolasak eta ederkeriatan dabiltzan basatiak.

2.4. Emanaldi horien ekoizpena estrategiak. Euskal dantza horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide natural eta artifizialak: makilak, ezpatak, zaldiak, banderak, dantza maisuak, musikariak… nola eskuratu eta nola eragiten dute dantzen exekuzioan.

2.5. Ikusleen ebaluazioak eragin zuzena du ondare eszenikoaren mantentzearekin. Izan ere, euskal folklore eszenikoa antzerki politikoa da.


3. Euskal ondare eszenikoaren lehen bilakaera nagusia industrializazioan (XX. mendera jauzi).

3.1. Euskal dantzen kudeaketa aurre-industriala, antzezpen sistema auto gestionatua. Ekosistema kultura ziklikoa eratzen du baserri munduak emanaldiak egitearen garrantzia eta beharra komunitateak du.

3.2. Nazionalismoaren eragina euskal dantzen kudeaketan: batzokiek Euskal Herrian finkatu nahi den gizarte industriala bultzatzen dute dantzen bidez.

  • Euskal identitatearen kosmosean sartzen dira euskal dantzak: Herrigintzatik, naziogintzara egiten dute jauzi euskal dantzek.
  • Ekosistema kultural bertikala eratzen dute batzokiek. Nortasun nazional baten eraikuntzaren parte da.

4. Euskal ondare eszenikoaren bilakaera XX. mendean barrena.

4.1. Euskal ondare eszenikoan oinarriturik emanaldiak berriak egiten hasten dira. Koreografiari zabaldu zaizkio ateak Euskal Herrian.

  • Eresoinka konpainia.

4.2. Frankismoko debekuen barruan euskal dantzak. Hizkuntza ukatua izan denez dantzaren bidez mantentzen da euskal izateren aldarrikapena.

4.3. Frantzian euskal dantzen egoeraren azalpen laburra.

4.4. 60. hamarkadan Oteizaren ideien aterpean euskal dantzen berreskuratze prozesua abiarazten da. Gerra aurreko moldeak berreskuratu eta horiei jarraipen bat eman nahian.

4.5. Egun indarrena dauden dantza moldeak eta errepertorioa zein da. Garaikidetasuna eta ondarearen arteko fusioa.


5. Euskal ondare eszenikoa Europa markoan. XXI. mendeko globalizazioa.

5.1. Ondare eszeniko indoeuroparrak arketipo eta dantza molde berdinak lantzen dituzte. Ez gaude bakarrik.

5.2. Folklorismoaren arriskua euskal dantzetan. Efektu honek gure memoriako antzezpenak ukatu eta moldatu egiten ditu, antzezpenek euskal marka argiago izateko.

5.3. Globalizazio marko barruan euskal dantzak isolatu nahi dira, fosilduz.


6. Beste autore batzuk, semiotikan oinarrituago ikerketak.

6.1. Juan Antonio Urbeltz, Violet Alford.

6.2. Jorge Oteiza.


7. Euskal dantzak eta gizartearen bilakaera.

Izan ere, lehenengo imajinatu egiten dira euskal komunitate berriak eta gero ondare eszenikoaz baliatzen dira ideia sozial horiek herrian aurkezteko.

Beñat Urrutia Pujana

Dantzaz (2019-2022) izeneko dantza konpainia bateko kidea naiz. Hainbat koreograforen errepertorioarekin birak egin ditugu. Konpainia honetan hainbat sortze-prozesu eta laborategietan parte hartu dut. Hauek dira ditudan beste esperientzia profesional batzuk: (1) Ikertzailea izan naiz Dantzan.eus eta Eresbilen (2019, Eibar), antropologo-talde batekin elkarlanean egindako proiektua batean. Bertan euskal ondare eszenikoa babestu eta dokumentatzeko hainbat elkarrizketak eta grabazioa gauzatu genituen; (2) Hitzaldiak eman ditut Euskal Herritik (2018-2021), euskal folklore-emanaldi tradizionalen funtzionamendua eta horiek berreskuratzeko eta egokitzeko ariketak, metodologiak eta hipotesiak plazaratzen nituen.(3) Kukai dantza konpainiarekin kolaboratzeaz gain, Laida Aldaz-en ekoizpen eszeniko berrian izango naiz.

Hauek dira nire dantza eta beste ikasketa batzuk:

  • Dantza Masterra gauzatzen, Errioxako UNIR Unibertsitatea (2022).
  • Kultur Kudeaketako Masterra, Kataluniako UOC Unibertsitatea (2019-2022).
  • Koreografia eta Interpretazioko gradua, Dantzerti (Euskal Herriko Dantza eta Arte Dramatikoko Kontserbatorioa) (2016-2019).
  • Euskal dantzaren ikastaro osagarria: tradiziotik sorkuntzarainera ('Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara'), Euskal Herriko Unibertsitatea EHU/UPV (2017).
  • Dantza garaikideko eta klasikoko teknika Igor Yebra, Anna Generalova eta Rebeca Falconekin.


  • Kolaboratzailea

    Asmoz-Logo